Uda agurtzeko eta etxera, eskolara, familiarekin eta lagunekin itzultzeko unea da. "Etxean zaude" da ikasturte honetan Europako eskualde marista osoak partekatzen duen lema, gutaz, garenaz, bizitza eta hezkuntza ulertzeko dugun moduaz hitz egiten duena.
Proposamen marista, denok kabituko garen eta, gainera, denok norbere etxean sentituko garen gune bat eskaintzea da: onartuak, aintzat edukiak, bakoitzaren desberdintasunengatik hobetsiak izango garen etxe bat... Eta ez bakarrik ikastetxe edo tokian tokiko errealitate mailan, baizik mundu mailako familia handi bat.
Esperientzia maristak Jesusek sozialki seinalatuenak ere hartzen eta laguntzen dauanez, begirada inklusiboaren adibide da, pertsona bakoitzari, arreta emonez. "Argi-etxe" eta itxaropen-argi izatera deituak gaude.
Etxean egoteak zera esan nahi du, eroso egotea, zaindua, babestua, baloratua, onetsia, arindua, lasai, libre, zerbaiten partaide, protagonista, errespetatua, entzuna, proaktiboa, aintzat hartua... nola ez dugu ba nahiko etxean sentitzea? Eta ez bakarrik gure haur eta gazteek, geuk ere bai, hezitzaile eta senideok, eta hezkuntza komunitateko kide guztiok.