Euskarazko komunikazio eta elkarbizitza egoerak bultzatzeko asmoz, Maristak Zallak gau magikoa ospatu du.
Pasa den urriaren 18an "Gau Magikoa" ekintza burutu zen gure Ikastetxean, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleekin.
Eskola eguna bukatuta, espero zen gauari hasiera eman zitzaion.
Arratsaldean zehar, euskara hutsezko hainbat tailler eta jardueratan parte hartu zuten. Afaldu aurretik, lo egiteko gunea antolatu zuten, argi txiki beroak jarriz giro goxo bat sortzeko. Afalostean, lo egin baino lehen, jolas kooperatiboek eta dantzek jarraitu zuten, bizikidetza eta talde kohesioa hobetzeko, hori baita gure zentroaren helburu nagusia.
Biharamun goizean, gosaldu ondoren, dena garbitu eta bildu zuten, etxera joateko prest!
Espero genituen helburu guztiak bete zirela esan dezakegu, baina batez ere autonomia sustatzea egunerokotasuneko errutinekin eta ongizate ohiturekin; elkarbizitza osoa euskaraz; eta, garrantzitsuena, primeran pasatzea!
Aukera ezin hobea izan zen eskola guztiontzako etxea dela sentitzeko.
Errepikatuko dugu, seguru! Erabateko arrakasta izan da!